Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=zintzur-bustitze sarrera bakarrean aurkitu da.

zintzur

1 iz. Eztarria. Oilasko hezur bat zintzurrean gelditurik. Eginik urka-bilurra, tinkatuz hartan zintzurra, badoa beste mundura. Hartu zuen neskatxa zintzurretik eta itotzear ipini zuen. Zintzurra erlastu.

2 iz. (Esapideetan). Iturriko uretik bakarrik, noizean behin zintzurra bustiz. Zintzurra urratu beharrean ekingo diote kantuari. Ehun biba dizkiote zintzurrek igortzen. Zintzurra egin: lepoa moztu.

3 iz. Zintzur sagarra.

4 iz. Mendi zintzurra.

zintzur bustitze, zintzur-bustitze Ipar. Bazkalaurretik edo afalaurretik edari bat (gehienetan alkoholduna) hartzea. Ik. aperitibo; aperitifa. Ondotik, zintzur bustitze eta afari on bat, umore onean. Zintzur-bustitze bat antolatu zuten hauen ohoretan.

zintzur heste, zintzur-heste Zintzurretik bronkioetara doan arnasbideetako tutua. Ik. trakea.

zintzur sagar, zintzur-sagar Tiroide kartilagoak lepoaren aurrealdean eratzen duen konkorra, gizonetan emakumeetan baino irtenagoa izan ohi dena. Ik. gorgoil; giranoi. Kopeta zabala zuen, begi urdinak, sudur estua, lepo luzea, zintzur-sagar irtena.

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper