Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=ponpoxo sarrera bakarrean aurkitu da.

ponpoxo

1 adj. Lgart., Adkor. Arranditsua, hanpurutsua; hotsandikoa. Uraren Munduko Erakundea izen ponpoxoaren azpian talde pribatuen elkargoa ezkutatzen da. Oinarrizko premiak asetzerik ez, eta kirol ekitaldi ponpoxo eta garestia zerbitzatu diete, ahogozagarri.

2 (Adizlagun gisa). Lgart., Adkor. "Tunel batean gaude, baina ez dezagun etsi; hasi gara irteerako lehen argi-printzak ikusten", entzun diegu askotan ponpoxo esaten.

3 adj. g.er. Txukuna, apaina. Ik. panpox; panpoxa. Leaburuko eliza ponpoxoa.

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper