Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

osziloskopio

iz. Elektr. Oszilazioak jasotzen eta irudikatzen dituen tresna.

otabera

iz. Otearen antzeko landare arantzatsua (Genista hispanica).

otadi

iz. Otea hazten den tokia. Otadi mardul eta txilardi zabalak.

otagara

iz. Otalorea.

otaka

iz. Otea. Otaken artean sigi-sagaka doan zidorrari ekingo diogu.

otalako

iz. Ipar. Abereek jateko aska. Mariak otalakoan ezarri zuen haurra.

otalore

iz. Otearen lorea. Otalorea bakanka udaberriari deika.

otalur

1 iz. Otea eta kideko landareak dauden eremua.

2 iz. Otea egon den lurra.

otamen

1 iz. Ahamena, mokadua. Arto-opila da hau, banana-hostoan bildua, kalean bertan saltzen duten otamen koxkorra.

2 iz. Jatordu nagusietatik kanpo egiten den janaldi arina.

otapur

iz. Ogi apurra. Usoa batetik bestera mugitzen da bere hanka ttipiez, otapur bila.

otar

iz. Ote mota gogorra. Oihanpean sartuta, berroz berro, otarrez otar.

otardi

iz. Otarra hazten den lurra. Nork erran du euskaldunen espirituak direla maiz, jakintza-eskasean, dena otardi eta larre?

otarrain

iz. Hamar oin dituen itsas krustazeo handia, begi irtenak, antena luze sendoak, eta aurreko hankak haginik gabeak dituena, sukaldaritzan oso aintzat hartua dena (Palinurus elephas). Otarraina, kolorez arre iluna izan arren, egostean gorri bihurtzen da.

otarrainxka

iz. Hamar oin dituen itsas krustazeoa, 12-14 cm-koa, oskol ahula, antena luzeak eta sabelalde luzanga dituena, sukaldaritzan oso aintzat hartua dena (Penaeus kerathurus). Ik. ganba; izkira. Otarrainxkak zuritu zituzten eta hozkailutik ateratako maionesarekin jan.

otarre

iz. Gauzak eramateko ontzia, saskia baino handiagoa, euskarriduna, berez zumitzez egina. Ik. saski; otzara; zare; zesto. Sagar gorri-gorriz beteriko otarre bat. Emakumeak, beso eta buru otarrez beterik. Zumezko otarrea. Otarre batean oilo loka bat arrautzen gainean. Otarre egiten duenak saskia egin dezake (esr. zah.).

otarregile

iz. Otarreak egiten dituen eskulangilea. Ik. saskigile.

otarregintza

iz. Otarregilearen ogibidea; otarreak egitea.

otarretegi

iz. Otarreak egiten eta saltzen diren etxea.

otarretxo

iz. Otarre txikia. Janari otarretxoa. Ogi edo arto edukitzeko otarretxoa. Gisa honetan atzemandako otsokumeak otarretxo batean darabiltzate herriz herri.

otarteko

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, otarteko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ogitarteko].

otartu, otar/otartu, otartzen

da ad. Ipar. Otez bete, otarrez bete. Larre mutur batzuk otartzen diren bezala.

otasa

iz. Zahia erabat bereizi gabeko irinez egindako ogia. Ik. erresa 2; tremes.

otasarde

iz. Otea jasotzeko edo biltzeko sardea.

otasega

iz. Otea ebakitzeko sega motza.

otatxori

iz. Zuhaixken adar muturretan jartzen diren txoriei, eta, bereziki, buztanzuriari, ematen zaien izena.

otatza

iz. Otadia.

ote1

iz. Ulex generoko zuhaixken izena (Ulex sp.). Otea eta txilarra sortzen diren lekuetan. Nafarroako landak, otez eta iratzez jantziak. Inguruko sasi eta oteak garbitzea. Oteak ebakitzea. Haritza adar hutsetan, otea loretan. Ez da, bada, udaberria, larre oteari su emateko? Otea, eta hura ere jo gabea, bakarrik ematen zaiela bazkatzeko. Karobirako otea.

ote beltz Ote mota, ote zuriak baino lore txikiagoak dituena (Ulex minor). Ote beltza zuria bezain abere bazkagai ona da.

ote zuri Zuhaixka arantzatsua, lore hori usaintsuak ematen dituena (Ulex europaeus).

ote2

1 Hizkl. Hiztunak, galderetan, zalantza adierazteko edo azpimarratzeko erabiltzen duen partikula. (Aditz laguntzailearen eta era trinkoen ezkerrean ezartzen da). Etorri ote da? Zer ikusi ote zuen? Ote da munduan bat ere halakorik? Ba ote da hau bezain gauza ederrik? Ez ote da gertatzen entzule batek batera eta besteak bestera aditzea? Horren sentikorra ote da oraingo jendea? Ze izen arraio ote da hori? Horrela ote da? Gurea ote dugu Baroja? Zinetan uste ote du X-k hori? Zer gertatu behar ote du? Bide zuzenagorik ez ote dago?

2 (Zehar-galderetan). Begira etsi ote duzun. Ez dakit, ordea, horien balioa goregi jasoa ez ote daukagun. Galde daiteke orain ea haren alde ote gauden ala kontra. Dudan irudia zuzena ote den, nola jakin? Beldur naiz zenbaiten gogoan ez ote dudan ez dagokidan itxurarik. || Hauetatik batzuk berak asmatu ote zituelako susmoa ere zabaldu da.

3 (Aditza ezabaturik). Atsotitz horien hizkera, nongoa ote? Hitz hori, Axularrena ote? Zergatik ote? Bai ote? Zorionekoa ote, edo gaiztokoa, hori ez dakit.

otezko 1 adj. g.er. Dudazkoa.

2 iz. g.er. Duda.

oteitzar

1 adj. Oteitzakoa, Oteitzari dagokiona.

2 iz. Oteitzako herritarra.

oteka1

adb. Zub. Oteketa, ote bila.

oteka2

adb. Zalantzaz, zalantza eginez. Zalantza bat piztu zait barren-barrenean eta oteka hasi natzaio neure buruari. || Sukaldeko ate ondotik ikusmiran eta nor oteka ari ziren arrotzari buruz.

oteketa

adb. Batez ere Ipar. Ote bila. Oteketa joana zen.

oteme

iz. Arantzarik gabeko ote mota.

oti

iz. Intsektu hegalari eta jauzkaria, kolore arrekoa, oso jatuna, landetan kalte handiak egiten dituena (Fam. Acrididae). Otiz beteriko landak. Oti samaldak.

otin

1 iz. g.er. Gorrotoa.

2 iz. g.er. Arrastoa, aztarna.

otitis

iz. Med. Belarriaren hantura. Otitisik ez izateko lehortu ongi-ongi belarriak bainatu ondoren.

otoi

1 Zerbait eskatzen denean eskaria indartzeko erabiltzen den hitza. Ik. arren 4; mesedez. Zaude, bada, otoi, ene aldean, gau honetan. Ez, otoi, medikurik ekar. Otoi, Ama maitea, urrikal zakizkigu. Otoi, hel zakizkit.

2 iz. Otoitza. Done Mikeli otoia.

otoi egin 1 Arrenka eskatu, erregutu. Ik. otoiztu 1. Etxerakoan zure amari otoi egin nion etxean har nintzan.

2 Otoitz egin, errezatu. Ik. otoiztu 2. Sartzen da elizara otoi egitera.

otoika

1 adb. Otoitz eginez. Gure alde otoika ari dena.

2 adb. Erreguka.

otoitu, otoi/otoitu, otoitzen

du ad. Batez ere Zub. Otoiztu. Nola behar da Jainkoa otoitu?

otoitz

1 iz. Arima Jainkoarekin edo izaki espiritual batekin harremanetan jartzea, maitasuna edo ezagutza adierazteko, edo eskariren bat egiteko. Gogozko eta ahozko otoitza. Otoitz beroak, kartsuak. Jaunak entzun du ene otoitza.

2 iz. Otoitz egiteko erabiltzen den esapide edo esaldi saila. "Aita gurea" eta gainerako otoitzak. Goizeko otoitza. Meza Santuko otoitzak. Arrantzaleen otoitzak. Hileta otoitza. Otoitz hau ez da berdin esaten Bizkaiko herri guztietan. Ama Birjinari erraten dizkiozun otoitzik hoberenak.

3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Otoitz liburua. Otoitz aulkia. Nire etxea otoitz etxea da.

otoitzean adb. Otoitz egiten. Otoitzean ari zela. Otoitzean egon ziren elkarrekin. Denbora otoitzean iragan. Otoitzean hasi. Egunak eta gauak lanean eta otoitzean zeneramatzan.

otoitz egin Ik. errezatu; otoiztu 2. Zeruko Amari otoitz egin diezaiogun. Egin behar diegu otoitz aingeruei eta santuei. Martiri santuak, otoitz egizue gure alde. Otoitz egiteko era. Otoitz eginaz eta mezatara joanaz. || Eman zen belauniko eta egin zuen otoitz labur bat. Ez da asko elizan otoitz eta kantu egitea. Barkamena irabazteko egiten den azken otoitza.

otoitzez adb. Otoitzean. Jesus maitea, otoitzez nago gurutzearen oinean. Otoitzez nagokizu.

otoitz ordu, otoitz-ordu Batez ere pl. Eliza katolikoan, eguna zatitzen den une jakin bakoitzari dagozkion otoitzen multzoa. Ik. ordu 4; bezpera2; matutia; gorespen 2; konpleta; prima 4. Bezperak eta gainerako otoitz orduak.

otoitzaldi

iz. Otoitz egiten den denbora; otoitz egitea. Otoitzaldi luzeetan egoten zen. Ordu jakinetan elizara igotzen ziren, otoitzaldia egitera. Otoitzaldia hasteko.

otoizgile

iz. Otoitz egiten duen pertsona. Aita Eusebe, otoizgile handi hura. Ignazio, euskaldun guztien ohorea, zeruetan izan zaitez, otoi, gure otoizgilea.

otoizka

1 adb. Otoitz egiten, otoitzean. Besoak zabalik otoizka. Otoizka zaudete, Jainkoa nahiz ospatu.

2 adb. Ipar. Erreguka. Banatorkizu otoizka fabore galdez.

otoizketa

iz. g.er. Otoitza, otoitzaldia.

otoizlari

iz. Otoizgilea. Emakume ona eta zintzoa, otoizlari zuhurra.

otoizleku

iz. Otoitz egiteko lekua. Ik. otoiztegi. Larunbatean, hiritik kanpora atera eta ibai ondora joan ginen, han juduen otoizleku bat zegoela uste baikenuen.

otoiztegi

iz. Otoitz egiteko prestaturiko tokia; bereziki, etxe batzuetan, otoitz egiteko edo meza emateko prestaturiko gela. Elizetan eta beste otoiztegietan. Jauregiko otoiztegian.

otoiztu, otoitz/otoiztu, otoizten

1 du ad. Batez ere Ipar. Arrenka eskatu, erregutu. Ignaziok otoizten ditu bakarrik utz dezaten. Jainkoa otoizten dugu, eman diezazkigun behar ditugunak. Otoizten zaitugu, Jauna.

2 du ad. (nor osagarririk gabe). Batez ere Ipar. Otoitz egin. Apaizek egunero otoiztu behar dute bezperetan.

otologia

iz. Med. Medikuntzaren adarra, belarria eta belarriaren eritasunak aztertzen dituena.

otondo

iz. Ogi apurra, ogi pusketa. Otondoak batu.

otondo belar, otondo-belar

iz. Baso landare ezpainduna, multzoetan bilduak dauden lore moreak ematen dituena (Stachys officinalis).

otordu

iz. Eguneko janaldi nagusietako bakoitza, gehienetan, mahaian eserita egiten dena. Ik. oturuntza; jatordu 2. Egunean otordu bakar bat baizik ez egitea. Beti lagunartean otordu goxoak eginez. Otordu polit bat eman zion langileari. Etxekoekin batera esertzen zen otorduetan. Otorduz kanpora jaten.

otorrinolaringologia

iz. Med. Medikuntzaren adarra, belarria, sudurra eta eztarria eta haien eritasunak aztertzen dituena.

otorrinolaringologo

iz. Med. Otorrinolaringologian espezialista den sendagilea.

otoz otoan

adb. Bizk. Ezustean, ustekabean. Gizarteko auziak ez dira etortzen otoz otoan.

otsagabiar

1 adj. Otsagabikoa, Otsagabiari dagokiona.

2 iz. Otsagabiko herritarra.

otsaihen

iz. g.er. Lupulua.

otsail

1 iz. Urteko bigarren hila, urte arruntetan 28 egun eta bisurteetan 29 egun dituena. Otsaileko gauetan. Otsaileko igandeetan. Otsaileko azken astelehena. Otsaileko izotzak. Otsailean, aldiz eguzkitan, aldiz sutondoan (esr. zah.).

2 iz. (Data adierazteko, -en atzizkia hartzen duela). Otsailaren 13a. Otsailaren bostean. Otsailaren bigarren egunean. || (Aposizioan, -k atzizkia hartzen duela eta zenbakia artikulurik eta kasu markarik gabe). Gaur, otsailak 25, asteartea. Datorren ostegunean, otsailak 20, izendatuko da epaimahaia.

otsalizar

iz. Arrosaren familiako zuhaitza, enbor luze zuzen eta leuna, eta hosto konposatuak dituena (Sorbus aucuparia).

otsein

iz. Morroia. Ugazaba eta otseina. Otsein eta neskameak.

otseindu, otsein/otseindu, otseintzen

du ad. Bizk. Zerbitzatu. Jauna bihotz osoz otseindu.

otseintza

iz. Morrontza.

otseme

iz. Otso emea.

otserri

iz. Otsoak bizi diren lurraldea. Atzerri, otserri (esr. zah.).

otso

iz. Ugaztun haragijalea, txakur handi baten antzekoa, mutur-zorrotza eta belarri-zuta, ilea gris iluna eta isatsa luze iletsua dituena (Canis lupus). Igortzen zaituztet ardiak otsoen artera bezala. Ardi galduak izango gara berriz ere otso harraparien artean. Otso amorratua. Otso goseak ardi otzan bihurturik. Otso larruz jantzitako ardia. Elkarrekin daude hor, pilaturik, otsoak ardiekin bezala, erabiltzen diren adizkiak eta sekula erabili ez direnak. Nor da gu bion artean etxean otso eta kanpoan uso? || Esr. zah.: Otsoa non aipa, han gerta. Otsoa artzain. Ororen ardia otsoak jan. Otsoa senar duenak, oihanera begira. Oihan orotan otso bana. Zer da mira, ardiak otsoari ihes ari badira? Etxean otso eta kanpoan uso. Otsoaren ihesi nenbilela, bat nendin hartzarekin.

otso belar, otso-belar 1 Anemona.

2 Lupu belarra.

otso lahar, otso-lahar Basarrosa mota. Ik. astoarrosa.

otsoko

1 iz. Otsokumea. Orain otsoko, gero otso.

2 iz. (Alegietan, izen berezi gisa). Otsokok esan zion Txanogorritxori (...).

otsokume

iz. Otsoaren kumea. Ik. otsoko. Otso zaharrak eta otsokumeak. Gisa honetan atzemandako otsokumeak askotan ikusi izan ditugu, otarretxo batean darabiltzatela herriz herri, atzitze sari eske.

otsoputz

1 iz. Ipar. g.er. Astaputza (onddoa).

2 iz. Ipar. g.er. Astakirtena.

otsotzar

iz. Adkor. Otso handia. Otsotzar gaizkileak ardi jabeak nahi baino gehiago agertzen dira.

ottawar

1 adj. Ottawakoa, Ottawari dagokiona. Ottawar agintariak.

2 iz. Ottawako herritarra.

otto

iz. Ipar. Adkor. Osaba. Elisabet, erran agur otto Joanesi!

otu, otu, otutzen

1 zaio ad. Batez ere Bizk. Bururatu. Eladi ikusi zuenean, otu zitzaion zerbait jazotzen zitzaiola. Une batean, beste bat naizela otu zait, zatitu egin da nire nortasuna. Ez dakit nola otu zitzaion ere gure Praiskuri andre harekin ezkontzea. Askotan otu zitzaidan nagusi zikoitz harengandik hanka egitea.

2 zaio ad. Gogoak eman. Otu zitzaion etxaguntza hura erosi behar zuela. Otutzen zaionean egingo du.

oturuntza

1 iz. Otordu oparoa eta bikaina. Eman zuen oturuntza handi bat; gonbidatu zituen bere haurrideak eta erresumako handikiak. Bataio ondoko oturuntza.

2 iz. Otordua. Ez zuten, alabaina, egunean oturuntza bat baizik egiten, hura eguzkia sartu ondoan. Beste edozein oturuntza bezalakoa izan zela afari hura. Oturuntza gozoa eta laburra eguerdi hartakoa!

oturuntzatu, oturuntza/oturuntzatu, oturuntzatzen

da ad. Ipar. Oturuntza egin. Beztitzen zela ongi eta oturuntzatzen hobeki. Goiz arrats ez zen isiltzen, oturuntzatzeko baizen.

otxan

adj. Adkor. Otzana.

otxandiar

1 adj. Otxandiokoa, Otxandiori dagokiona.

2 iz. Otxandioko herritarra.

otxin

iz. Zortzi erreal balio zuen diru zaharra; hamasei erreal balio zuen diru zaharra.

hogei otxineko Frantziako diru zaharra, 80 libera balio zuena; Espainiako diru zaharra, 80 pezeta balio zuena. Ik. ontzako urre. Bidaltzen zion hogei otxineko bat, erromesak eta legenardunak sokorritzeko. Hogei otxineko bat irabazten zuen hilabetean.

otzan

1 adj. Agintzen edo eskatzen zaiona, kontra egin edo muzindu gabe, baretasunez egiten duena. Ik. mantso. Bildots otzana. Emazte otzan, baketsu, euli bati ere gaitzik egingo ez liokeena. Bihotz otzan eta apalekoa. Hitzak zezenak baino otzanagoak baitira. Zorionekoak otzanak, lurraren jabe egingo baitira.

2 (Adizlagun gisa). Otzan-otzan erantzun zion.

otzandu, otzan/otzandu, otzantzen

da/du ad. Otzan bihurtu. Ik. bezatu. Piztiarik izuenak otzantzen ditu. Argia garbitu da, otzandu haizea.

otzantasun

iz. Otzana denaren nolakotasuna. Bildotsen otzantasuna. Hamargarrena, otzantasuna.

otzara

iz. Bizk. Otarrea, saskia. Bisigu eder bat zekarren otzaran. Buruan otzara banarekin. Galtzarbean itsasorako otzara zuela. Gizonak otzara estalkia jaso eta ogi zatia eman dio mutilari. Asto otzarak.

otzaragile

iz. Bizk. Otzarak egiten dituen eskulangilea.

otzarakada

iz. Bizk. Otzara baten edukia. Otzarakada bat atunekin zetorrela. Otzarakada guztia saldu arte.

otzaratxo

iz. Bizk. Otzara txikia. Otzaratxo bat, otzaratxo bi, arraina dator portura beti.

ou

interj. Ipar. Oinazea edo harridura adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. ai; ene.

output

iz. Ekon. Prozesu baten bukaera-elementua edo azken emaitza. Input/output taula.

oxala

interj. Baldinba. (Baldintzazko adizki irrealekin erabiltzen da). Ik. agian 2; baldinbaitere; ahal2. Oxala, hola mintzo balira! Oxala, banitu mila milioi bihotz! Oxala, ez banu egin behin ere.

oxidatu, oxida, oxidatzen

da/du ad. Kim. Oxigenoarekin konbinatu; oxido bihurtu. Ik. herdoildu; ugertu. Aireak metal gehienak oxidatzen ditu.

oxidatzaile

adj./iz. Oxidatzen duena. Bakterio hidrogeno-oxidatzaileak.

oxidazio

iz. Oxidatzea. Aditu batzuek uste dute zelulen oxidazioak sortzen duela Alzheimerra.

oxido

iz. Kim. Oxigeno atomo bat edo gehiago duen konposatua. Ik. anhidrido. Burdin oxidoa. Kaltzio oxidoa. Izadian metal gehienak oxido eran agertzen dira.

oxigenatu, oxigena, oxigenatzen

1 da/du ad. (Gai bati) oxigenoa erantsi.

2 (Era burutua izenondo gisa). Ur oxigenatua.

oxigenatze

iz. (Gai bati) oxigenoa eranstea.

oxigenazio

iz. Oxigenatzea. Hiritik urrun ibiltzea lagungarri da biriketako oxigenazioa hobetzeko.

oxigeno

iz. Kolore eta usainik gabeko gasa, gutxi gorabehera eguratseko airearen bostena osatzen duena (O; zenbaki atomikoa, 8). Oxigenoa nahitaezkoa da izaki bizi gehienentzat. Oxigenoak, hidrogenoarekin elkartuz, ura ematen du. Oxigeno molekulak.

ozale

iz. Heg. g.er. Txerri-jana.

ozar1

iz. Ipar. edo Zah. Txakurra. Ik. or. Ozar errabiatuak bezala.

ozar izar, ozar-izar Izar iheskor askoren agerpena.

ozar2

adj. Ipar. edo Jas. Lotsagabea. Seme ozarra eta lotsagabea duenak. Gezurti ozarrak. Kantu ozarrak. Ozarrek jo behar dute, ahulek jasan.

ozaraintar

1 adj. Ozarainekoa, Ozaraineri dagokiona.

2 iz. Ozaraineko herritarra.

ozarkeria

iz. Ipar. Lotsagabekeria. Lotsagabeko ozarkeriaz. Ez duzue Oxalderen bertsoetan herrarik usnatuko; ditxolariak behar duen ozarkeria doi hura, gehiagorik ez.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

Atari bibliografikoa

baliabideak

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

Azkue Biblioteka eta Artxiboa
ordua

ORDUTEGIA

Azkue Biblioteka eta Artxiboaren jendaurreko ordutegia:

9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.