Plazaberri artxiboa

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

Euskara bizi-bizi, Altsasuko Iñigo Aritza ikastolan

  • Ikastolako arduradunekin bildu da Euskaltzaindiaren Zuzendaritza; gelak bisitatu dituzte, ikasleekin mintzatu dira eta haritz bat landatu dute. 
  • Iñigo Aritza ikastolak antolatuko du aurtengo Nafarroa Oinez, urriaren 21ean. Ikastola berriztatzeko erabiliko dute bertan bildutako dirua.

    ARITZA2
    (Sagrario Aleman euskaltzain nafarra, ikastolako haurrekin hizketan)

  • Ikastola bisitatu eta gero, Olatzagutiko udaletxean izan da Zuzendaritzaren iraileko lan-saioa; bertan, Altsasu, Urdiain, Ziordia eta Olatzagutiko alkateekin elkartu dira euskaltzainak. Arratsalde partean, Urdintarra errotara joan dira.

 

Altsasuko Iñigo Aritza ikastola bisitatuko du bihar Euskaltzaindiak

  • Altsasuko ikastolak antolatuko du urriaren 21ean ospatuko den Nafarroa Oinez. Bihar, bertaraino hurbilduko da Euskaltzaindiko Zuzendaritza (09:45). Besteak beste, euskaltzainek ikasgelak bisitatuko dituzte, eta, azkenik, haritza landatuko dute ikastolaren inguruan.
  • Gero, Olatzagutira joango dira euskaltzainak. Bertan, alkateak harrera egingo die, Euskaltzaindiak Udaletxean bertan egingo baitu iraileko Zuzendaritza lan-saioa. Azkenik, Urdiainera hurbilduko dira euskaltzainak, hango errota ospetsua bisitatzera.

    iñigo aritza
    (Iñigo Aritza ikastolak azpiegiturak hobetzeko baliatuko ditu Nafarroa Oinez-en lortutako diruak)

 

Manuel Lekuona Saria, Mari Jose Azurmendi soziolinguistarentzat

  • Mari Jose Azurmendi soziolinguista eta ohorezko euskaltzainak jasoko du Eusko Ikaskuntzaren 2018ko Manuel Lekuona Saria. Ibilbide profesional eta akademiko "aparta" izan duela eta hizkuntzaren normalizazioa bere egin duela nabarmendu du epaimahaiak, "euskarari ekarpen joria eginez".
    20180918202726 mari jose azurmendi foto610x342
  • Azurmendi aitzindaria izan da soziolinguistika gaietan, bai eta psikosoziolinguistika deitua izan den jakintza arloa garatzen ere. Nazioarte mailan hizkuntzaren ikerketan egindako zabalkunde lana ere ezaguna dela azpimarratu du. Beasaingo Alkartasuna Lizeoko lehen emakume zuzendaria izan zen, baita Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) katedradun izatera iritsi zen lehen emakumetarikoa ere. 2000. urtean, Soziolinguistika Klusterreko bultzatzaile eta sortzailetako bat izan zen. Euskaltzaindiak 2018ko apirilaren 27an izendatu zuen ohorezko euskaltzain.