• Eusko Ikaskuntzak jakinarazi duenez, urtero ematen dituen Manuel Lekuona Sarien 2018ko edizioan sei hautagaitza daude, tartean, Andres Iñigo euskaltzain eta Akademiaren Nafarroako ordezkariarena.

    0 2
  • Andres Iñigorekin batera, beste bost izen proposatu dira: Xabier Amuriza idazle eta bertsolaria; Mari Jose Azurmendi soziolinguista; Agus Barandiaran trikitilaria; Paulo Iztueta ikerlari eta idazlea; eta Ana Iruza artista.
  • Irailaren 15era arte egongo da zabalik Manuel Lekuona 2018 Sarira aurkeztutako hautagaitzei botoa emateko epea, eta irabazlearen izena 2018ko udazkenean jakinaraziko da.
  • Nafarroan urte zailetan euskararen eta euskal kulturaren eremuan Andres Iñigok egin duen etenik
    gabeko ahalegina eta ekarpena azpimarratzeko modukoa da, bat eginez Manuel Lekuonak euskara eta euskal kultura indarberritzeko egin zituen saioekin. Ahalegin hori bereziki Nafarroan egin du Andres  Iñigok, oso une eta egoera gordinetan, euskararen alde jardun oparoa garatuz. Era berean, azpimarratzekoak dira gure izena eta izana, tokian-tokiko toki- eta pertsona-izenak berreskuratzeko eta normalizatzeko Euskal Herri osoan egin duen ahalegin eta ekarpen paregabea.
  • Andres Iñigoren biografia osoa, hemen.

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4

    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa - IX. liburukia'

    Arduradunak: Adolfo Arejita/ Xarles Videgain

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

    Argitalpen guztiak ikusi