• Gaur izenpetutako lankidetza hitzarmenaren bidez, 2018an eta 2019an egingo diren ekintza eta egitasmoak babestuko ditu Noticias Taldeak.
  • Ondoko eremuak aurreikusi dira: Euskaltzaindiaren Mendeurrenaren barruan Akademiak antolaturiko ekitaldi instituzionalen, nazioarteko jardunaldi akademikoen, ekintza artistiko-kulturalen eta bestelako ekintzen zabalkundea eta publizitatea egingo du Noticias Taldeak; eta Mendeurrenaren baitan Euskaltzaindiak ekoitziko duen komikiaren zabalkundea ere egingo du.

    noticias3
    (Juanjo Baños eta Iñaki Alzaga Noticias Taldeko ordezkariak, Andres Urrutia euskaltzainburuarekin, gaurko ekitaldian)

  • Bere aldetik, Akademiak Noticias Taldeko hedabide bakoitzaren ikurrak ipiniko ditu lurralde bakoitzean egiten diren nazioarteko jardunaldi akademikoak, ekintza artistiko-kulturalak eta bestelako ekintza iragartzeko egingo diren euskarrietan, bi aldeek adosten duten eran.
  • Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Mendeurrena ospatuko dugu 2018an eta 2019an, lehengoak gogoratuz, etorkizunekoak asmatuz; eta azken kontu hau askozaz garrantzitsuagoa da guretzat. Hori egiteko egitarau zabala eta asmo sendoak ditugu, eta egitarau zabal hori agertu eta gizarteratzeko ezinbesteko tresna dira euskal komunikabideak. Honako hitzarmen hau ere horretarako da, elkarlanaren oinarriak eta helburuak agiri batean jartzeko. Orain, guztiok lanera!".
  • Iñaki Alzaga (Noticias Taldeko presidentea): "Noticias Taldearentzat oso garrantzitsua da akordio hau, Euskaltzaindiari bere Mendeurrenean laguntzea inportantea baita guretzat. Gainera, uste dugu akordio hau baliagarria izango dela gure kultura eta gure izaera indartzeko".
  • Mendeurrenaren atarian, euskal lurralde guztietako hedabideekin lankidetza hitzarmenak izenpetzen ari da Euskaltzaindia. Akordio hauen helburua garbia da: ahalik eta hedadurarik zabalena eman Mendeurreneko ekitaldi eta egitasmoei.

    noticias2
    (Andres Urrutia euskaltzainburua eta Iñaki Alzaga Noticias Taldeko presidentea)

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Agenda

Ez dago gertakaririk egun honetan

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4

    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa - IX. liburukia'

    Arduradunak: Adolfo Arejita/ Xarles Videgain

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

    Argitalpen guztiak ikusi