• Darío Villanueva Espainiako Errege Akademiako zuzendariarekin, eta Aurora Egido, Inés Fernández-Ordóñez, Pedro Álvarez de Miranda eta José Antonio Pascual akademikoekin bildu dira gaur, Madrilen, Andres Urrutia, Adolfo Arejita eta Erramun Osa Euskaltzaindiko ordezkariak.
  • Bileran, Euskaltzaindiak Mendeurreneko helburuak eta 2018-2019 epealdirako abian jarritako egitasmoak azalduko dizkio RAEri, eta etorkizunean erakunde bien arteko lankidetza bultzatzeko bideak aztertu dira.
  • Halaber, Euskaltzaindiak uztailean Bilbon eratuko duen Ohorezko Patronatura gonbidatuko du RAE.

     Real Academia Española DSC2143
    (Espainiako Errege Akademiaren biblioteka bisitatu dute Euskaltzaindiko ordezkariek. Tartean, Manuel Larramendiren 'El impossible vencido: arte de la lengua bascongada'-ren ale bat ikusi ahal izan dute -Euskaltzaindiak badu beste bat bere Artxiboan-, edo Pio Barojaren 'El laberinto de las sirenas' nobelaren originala, idazmakinaz idatzia. Argazkia: Marta Jara)

Euskaltzaindiko Andres Urrutia euskaltzainburua, Adolfo Arejita Iker sailburua eta Erramun Osa idazkariordea Madrilen izan dira gaur. Espainiako Errege Akademiaren egoitza nagusian elkartu dira Darío Villanueva zuzendariarekin eta Aurora Egido, Inés Fernández-Ordóñez, Pedro Álvarez de Miranda eta José Antonio Pascual akademikoekin. Bilera honetan, Euskaltzaindiak Mendeurreneko helburuak eta 2018-2019 epealdirako abian jarritako egitasmoak azaldu dizkio RAEri; horrez gain, etorkizunean erakunde bien arteko lankidetza bultzatzeko egon daitezkeen aukerak aztertu dira. Eguerdian, 'Enclave RAE' hizkuntza-zerbitzu berriaren nondik-norakoak ezagutzeko aukera ere izan dute Euskaltzaindiko ordezkariek.

Halaber, Euskaltzaindiak uztailean Bilbon eratuko duen Ohorezko Patronatura gonbidatu du RAE; honela, jada Ohorezko Patronatuan izena eman duten Real Academia Galega eta Institut d’Estudis Catalans erakundeei gehituko zaie RAE. Azkenik, RAEren Ohorezko Liburuan sinatu du Andres Urrutiak, Euskaltzaindiaren izenean. "RAEren eta Euskaltzaindiaren arteko harremanak sendotzeko eta indartzeko ahalegin berriak egingo ditugu aurrerantzean -esan du Andres Urrutiak, Madrilen-, baina gaur bereziki aitortu dugu Euskaltzaindiaren Mendeurrena eta data horren balioa, Mendeurrena baliatu nahi dugulako euskal gizartearekin 1918an hartu genuen konpromisoa berresteko, euskal gizartearen zerbitzura gaudela esateko, beste behin".

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4

    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa - IX. liburukia'

    Arduradunak: Adolfo Arejita/ Xarles Videgain

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

    Argitalpen guztiak ikusi