• Arabako Aldundiak emandako Urrezko Domina jaso dute Eusko Ikaskuntzak eta Euskaltzaindiak, "euskara eta euskal kulturaren alde eginiko lan handiagatik".
  • Ramiro González Arabako diputatu nagusiaren eskutik jaso zuen domina Andres Urrutia euskaltzainburuak, Akademia osatzen duten euskaltzain eta langile guztien partez.
  • Roberto González de Viñaspre (Euskaltzaindiaren ordezkaria Araban): "Euskaltzaindiaren sorreratik bertatik ondo-ondoan izan dugu Arabako Aldundia, gure jarduna babesten eta bultzatzen. Ezin ahantzi Euskaltzaindia Arabako barne-muinetik sortua dela, hain zuzen, lurralde historikoaren erakunde gorenak bultzatu zuela, duela ia ehun urte, euskal herrietako beste diputazioekin batera".
  • Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Sari berri hau gogo onez hartzen dugu, eta etorkizunean ere duela ehun urte euskal gizarteak emandako mandatuari eutsiko diogu, hau da, euskararen alde lan egiten jarraituko dugu: ekin eta jarrai, gure lema zaharberrituak dioen moduan. Beraz, sari honek erantzukizuna eta lana dakar, onespenarekin batera".

    DSC00973
    (Euskaltzain oso, urgazle eta ohorezkoak, larunbateko ekitaldian)

Arabako Foru Aldundiak, 2018ko Arabako Domina eman die Euskaltzaindiari eta Eusko Ikaskuntzari, bi erakunde horiek sortu zireneko 100. urteurrenean. Larunbat honetan, Artium museoan ospatu den ekitaldian, bi erakundeek Arabaren eta Euskal Herriaren hizkuntza, gizarte eta kultur ondarearen sustatzaile eta eragile moduan egindako "lan itzel eta goresgarria" goraipatu izan du Ramiro González Arabako diputatu nagusiak. “Eskerrik asko Eusko Ikaskuntza eta eskerrik asko Euskaltzaindia. Gure hizkuntza eta gure ondare kulturala, soziala, eta historikoa ulertzen eta gordetzen lagundu diguzue. Gure gizartea hazten jarraitzeko bi erakunde ezinbesteko zarete”, azpimarratu zuen Gonzálezek San Prudentzio egunez egin zen ekitaldi jendetsuan.

Larunbat goizean, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako ordezkari ugari bildu zen Artium museoan, euskaltzain oso, urgazle eta Akademiako beste langileekin batera. Andres Urrutia euskaltzainburuak "lanean jarraitzeko beste arrazoi bat" ikusi zuen aitortza berri honetan. "Orain dela ehun urte bezala, euskal gizarteari zerbitzatzeko gaude -gogoratu zuen bere hitzaldian Urrutiak-, eta egungo teknologia berriak baliatuko ditugu gure lana gizarteari eskaintzeko, iraganari so egiteak ez baitu etorkizuna konpontzen".

araba domina 41714988822 o
(Ramiro González Arabako diputatu nagusiak eman zion Urrezko Domina Andres Urrutia euskaltzainburuari)

Bere aldetik, Roberto González de Viñaspre Euskaltzaindiaren Arabako ordezkariak gogoratu zuen lurralde honek Akademiarekin izan duen harreman estu eta aspaldikoa. "Euskaltzaindiaren sorreratik bertatik ondo-ondoan izan dugu Arabako Aldundia, gure jarduna babesten eta bultzatzen. Ezin ahantzi Euskaltzaindia Arabako barne-muinetik sortua dela, hain zuzen, lurralde historikoaren erakunde gorenak bultzatu zuela, duela ia ehun urte, euskal herrietako beste diputazioekin batera", agertu zuen euskaltzain osoak. "Horren erakusgarri da Raimundo Olabide gasteiztarra, lehen euskaltzain osoen artean partaide izandakoa. Gerora, Henrike Knörr zenak ere ekarri handia egin zuen Akademian", azpimarratu zuen González de Viñasprek.

Azken urteotan Akademiak bideratu eta jorratutako proiektuak ere nabarmendu zituen Arabako ordezkariak. Tartean, Gasteizko toponimiarena: "Bere tamaina eta itzalagatik, izugarri garrantzitsua da Gasteizko Toponimia egitasmoa, 1996tik aurrera Gasteiz udalerriko herrien toponimia historikoa lantzeko eta gizarteratzeko balio izan duena".

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Agenda

Ez dago gertakaririk egun honetan

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4

    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa - IX. liburukia'

    Arduradunak: Adolfo Arejita/ Xarles Videgain

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

    Argitalpen guztiak ikusi