• Euren omenezko hilberri-txostenak irakurriko dira, bihar, Gipuzkoako Foru Aldundian (Iargi Aretoan), 12:00etatik aurrera.

    2000 Donostian
    (Piarres Charritton euskaltzain osoa)

Bihar, urtarrilak 26 dituela, Euskaltzaindiak Ageriko bilkura egingo du Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, eta bertan 2017. urtean hil diren euskaltzainak omenduko ditu. Mahaiburuan, Andres Urrutia euskaltzainburuarekin batera, Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendaria egongo da.
Ekitaldian zehar, musika izango dute lagun hizlariek; honela, Joxan Goikoetxea soinulariak lau pieza joko ditu tarteka, Artze eta Minaberryren hitzekin eginiko kantak, besteak beste. Josune Marin kantariak lagunduko dio zeregin horretan.

Ondoko hilberri txostenak irakurri dira biharko bilkuran:
Hiazinto Fernandorena Setien (1930-2017) euskaltzain urgazlearena (Patxi Zabaleta euskaltzain osoak eta J. Iñaki Etxezaharretak irakurriko dute).
Marie Jeanne Minaberry (1926-2017) ohorezko euskaltzainarena (Xipri Arbelbide ohorezko euskaltzainak irakurriko du).
Piarres Charritton (1921-2017) euskaltzain emerituarena (Txomin Peillen euskaltzain emerituak irakurriko du Jean-Louis Davant euskaltzain emerituak idatzitako testua).
Luis Mari Mujika (1939-2017) euskaltzain urgazlearena (Paulo Iztuetak irakurriko du).

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Sierra de Tolono portada

    Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • Piarres Larzabalen antzerkigintza: 1950-1982. Euskarazko antzerki identitarioaren paradigmak

    Egilea: Isabelle Echeverria

  • Amiküze eskualdeko eskuara

    Egilea: Iñaki Camino

  • Euskararen Herri Hizkeren Atlasa, VIII

    Egilea: Euskaltzaindia. Dialektologia batzordea. Atlasgintza lantaldea

  • Argitalpen guztiak ikusi