• Besteak beste, Arabako eta Gipuzkoako lurralde-ordezkari berriak izendatu dira. Aurrerantzean, Roberto Gonzalez de Viñaspre izango da Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria, eta Miriam Urkia Gipuzkoakoa. Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko ordezkariak orain arteko berak izango dira, hain zuzen, Andres Iñigo eta Xarles Videgain.

    IMG 1725

    (Miriam Urkia, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkari berria)



    Barne jardunaldiak amaitu ostean, eta lau urtetik behin egiten den moduan, finkatuta geratu da Akademiaren 2017-2021 aldirako Organigrama Akademiko berria. Ezarri dira, halaber, aldi horretarako  ataletako helburuak eta jarraibideak, Euskaltzaindia 2021 Plan Estrategikoan jaso direnak, alegia.

    Denbora-tarte honek bete-betean hartzen du mendeurrena (2018-2019), eta Akademiak egitura berritu eta sendotu nahi izan du, data esanguratsu horri begira. Honela, batzorde suntsikor bat eratu du Akademiak eta mendeurrenean egingo diren ekitaldiak eta egitasmoak sustatzea eta koordinatzea izango da batzorde horren helburua.

    Beste berrikuntza bat ere badakar organigramak, Akademiak erabaki baitu bere garaian zuen Lege batzordea berriro eratzea. Aldaketa honen xede nagusia da Euskaltzaindia XXI. mendearen eskakizunetara eta euskal hiztunen beharretara egokitzea, bere funtzionamendua hobetzea eta euskararen lurralde guztietan gizarteari egiten dion ekarpena indartu eta areagotzea.

  •  DSC0007
    (Roberto Gonzalez de Viñaspre, Araba Euskaraz-en)

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Agenda

Ez dago gertakaririk egun honetan

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

Argitalpen guztiak ikusi