Aurreko euskaltzaina: Txomin Peillen

 

Xarles Videgain

Euskaltzain osoa

Baionan (Lapurdi) jaio zen, 1947ko ekainaren 30ean.

Letretan doktorea. Euskal Hizkuntza eta Literatura irakaslea Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean.

Euskaltzain urgazle izendatua 1983ko martxoaren 25ean eta oso 2009ko martxoaren 26an.

“Baionan” izeneko sarrera hitzaldia irakurri zuen Baionan 2010eko urriaren 30ean.

Euskaltzainburuorde eta Ipar Euskal Herriko ordezkaria da, 2012ko urriaren 18an izendatua.

Ikusi sarrera hitzaldia

Biografia

Oinarrizko ikasketak Baionan burutu ostean, Letra Modernoetan lizentziatu zen Tolosako Unibertsitatean (Tolosa II – Le Mirail) 1982an. Jacques Allières-ek zuzendu zion tesina, Lopez Ibarreko erretorearen Giristino perfekzioniaren praktika (1782) liburuaz.

Letren doktoregoa 1989an eskuratu zuen Bordele Montaigne Unibertsitatean, Oztibarreko hazkuntzaren lexikoaz egindako tesiarekin, Jean Haritxelharrek eta Jean Louis Fossat-ek zuzenduta.

Baionako ikastetxe batean eskolak eman zituen eta Ikas batasuneko idazkari izan zen. Egun Euskal Hizkuntza eta Literatura katedraduna da Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean, dialektologia eta etnolinguistika irakasten dituela. Unibertsitateko Euskal Ikasketen saileko arduradun pedagogikoa izan da hainbat aldiz 1998tik. Orobat, Baionako Fakultateko batzordeko kide da 2003tik eta Unibertsitatearen batzorde zientifikoko kide 2007tik.

Euskararen irakaskuntzari eta hedapenari dagokionez, Akitaniako Institut Universitaire de Formation des Maîtres (IUFM) eskolan, euskal hizkuntza eta zibilizazioko ikastaroaren arduraduna da 2001etik. Halaber, Euskararen CAPES agiriaren epaimahaiburu (2002-2005) eta buruorde (2005-2011) izan da. Frantziako Conseil National des Universités delakoaren Eskualdeko Kulturak eta Hizkuntzak sailean jardun du 1996tik, buruorde (2003-2007) eta buru (2007-2011) ere izan dela. Bordeleko Akademiaren eskualdeko hizkuntzen batzordekide da.

CNRS erakundearen IKER (UMR-5478) ikerguneko kide da, eta talde beraren Lapurdum aldizkariaren zuzendari 2009tik. Euskal Herriko Unibertsitateko EUDIA ikerketa taldean aritu da. Halaber, Nicolae Saramandu irakasleak zuzentzen duen Atlas Linguarum Europae (ALE) egitasmoko batzorde eragilearen kide eta euskararen ordezkari da 1992tik.

Ikerketari dagokionez, hurrengo gaietan berezitu da: lexikologia, dialektologia eta geolinguistika. Euskaltzaindian, 2012tik euskaltzainburuorde izateaz gain, 1981etik Euskararen Herri Hizkeren Atlasean (EHHA) aritu da lanean kide nahiz arduradun gisa, oraingoz sei liburuki argitaratu dituztelarik (2008-2014). Gaur egun ere egitasmo horretan dihardu.

Aldizkariez den bezainbatean, Lapurdum (1996), EHUko ASJU (1996), Grenobleko Unibertsitatearen Géolinguistique, Eusko Ikaskuntzaren Oihenart (2009), eta Euskaltzaindiaren Euskerako (2009) batzordekide da. Aipatutakoez gain, beste hainbat aldizkaritan argitaratu ditu artikuluak: Clio, Bulletin des Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques, Pyrénées, Language in Time and Space, Bulletin du Musée Basque, Eusko Ikaskuntzaren sailetako koadernoak, Egan, Fontes Linguae Vasconum, eta abar.

Eusko Ikaskuntzaren Baiona Hiria Ohorezko Saria jaso zuen 2007an.

 

Liburuak

Ikerketak

1982 La morphologie verbale dans "Alphonsa Rodríguez, Jesusen Compagnhaco Aitaren Guiristhino perfeccioniaren praticaren pparte bat Heuzcarala itçulia, Heuzcara becic eztakitenen daco": de Lopez (1782) [argitaragabea]

1989 Le vocabulaire de l'élevage en pays d'Oztibarre : contribution aux archives de l'oralité basque [argitaragabea]

1999 Izendegia (Elkarlanean)

Edizioak

1992 Nazioarteko Dialektologia Biltzarra, Agiriak [elkarlanean] (Euskaltzaindia) PDF

2000 L'Interprect ou Traduction du français, espagnol et basque de Voltoire

2004 Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2009 Laminosine : 80 ipuin labur (Elkar)

2012 Onomastique du Nord du Pays Basque (XIº-XVº siècles) / Eugène Goyheneche (Euskaltzaindia) PDF

Atlasgintza

1999 Euskal Herriko hizkuntz atlasa : ohiko mintzamoldeen antologia [elkarlanean] (Euskaltzaindia) Webgunea

2007 "Bourciez" bildumako euskal atlasa (BBEA) [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2008- Euskararen herri hizkeren atlasa [elkarlanean] (Euskaltzaindia) Webgunea

 

Artikuluak Euskaltzaindiaren argitalpenetan

Euskera agerkarian

1983 Cuestionario lexico. Tema, el cuerpo humano y la enfermedad [elkarlanean] PDF

1986 Atlas linguistikoa eta informatika [elkarlanean] PDF

1988 Euskal Herriko hizkuntz atlasgintza 1987an [elkarlanean] PDF

1990 Tripot, lehatxun, ez adiorik : Euskal atlasaren informatizatzeko bidean epantxu zenbait PDF

1993 Euskal Herriko hizkuntz atlasa : galdesorta : dialektologia, atlasgintza [elkarlanean] PDF

2010 Euskaltzaindian sartze-mintzaldia : Baionan PDF

Iker bilduman

1983 Alokutiboa Lopez-engan (1782) PDF

1992 Lexikoaren bilketaren baldintza zenbait PDF

1992 Umerik gabeko kabalearen izendapenaz : antzutik mandora PDF

1994 Oihenarten atsotitzak eta gaurko fraseologia Oztibarren PDF