Aurreko euskaltzaina: Frantzisko Ondarra

 

Patxi Salaberri

Euskaltzain osoa

Uxuen (Nafarroa) jaio zen, 1959ko apirilaren 24an.

Euskal Filologian doktorea. Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea.

Euskaltzain urgazle izendatua 1996ko apirilaren 24an eta oso 2005eko abenduaren 16an.

“Uxueko izenak mintzagai” izeneko sarrera hitzaldia irakurri zuen 2006ko azaroaren 29an.

Ikusi sarrera hitzaldia

Biografia

Oinarrizko ikasketan Iruñean egin ondoren, Filologia Hispanikoan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean 1980ean. Euskal Filologiako lizentzia 1986an Euskal Herriko Unibertsitatean burutu eta, halaber, doktoregoa eskuratu zuen 1992an, Eslabako toponimiaz egindako tesiarekin, Ricardo Zierbideren zuzendaritzapean. Lan horregatik 1992-1993 ikasturteko EHUren doktorego saria jaso zuen.

Irakaskuntzari dagokionez, unibertsitate eskolako irakasle tituluduna izan zen 1986-1996 artean, Zaragozako Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan. 1996-2008 artean NUPeko Euskal Filologiako irakasle tituluduna izan zen, eta 2008tik aurrera katedraduna da. Era berean, Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika Saileko buru izan da bi aldiz (2002-2003, 2008-2010). Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritzako doktorego eta master ikastaroak eman ditu, orobat, EHUn.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan hurrengo karguak bete ditu: Ikerketa Batzordeko kide (1993-1997), UBIko Euskara ikasgaiaren arduradun irakasle (1992-1999), Giza eta Gizarte Zientzietako Fakultateko idazkari (1996-1999) eta Hizkuntza Plangintzarako errektorearen ondoko (2003-2005). Halaber, Hizkuntza Normalizaziorako batzordekide izan da bi aldiz.

Dirulaguntza ofizialeko ikerketa ugaritan parte hartu du: Nafarroako hizkeren bilketa eta azterketa, Nafarroako fonoteka, euskal dialektologia, Nafarroako hizkera adierazkorra, Nafarroako oikonimia, eta abar. Euskaltzaindiko lanari dagokionez, bereziki onomastikaren arloan aritu da 1988 urtetik. 2013tik, Onomastika batzordearen buru izateaz gain, bi egitasmoren zuzendari da: Euskal Corpus Onomastikoa eta Gasteizko Toponimia.

Nafarroako Gobernuaren Euskararen Nafar Kontseiluko kide (1996-1998, 2004-) da. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren Euskal Kontseiluko kide (2006tik) eta Euskararen Aholku Batzordeko toponimia azpibatzordeko kide (1996-2010) izan da.

Vianako Printzea Erakundearen Fontes Linguae Vasconumeko zuzendari da, Jose Mari Satrustegi euskaltzaina 2003an hil zenetik. Euskaltzaindiaren Euskerako (2009) idazketa kontseiluko kide izateaz gain, beste hainbat aldizkaritako batzordekide da: NUPren Huarte de San Juan. Filologia eta hizkuntzaren didaktika (1995), EHUren ASJU (2001), Eusko Ikaskuntzaren Oihenart (2009) eta Udako Euskal Unibertsitatearen Uztaro (2010).

Artikulu ugari idatzi ditu beste hainbat agerkaritan ere, batez ere onomastikaren eta dialektologiaren arloan: Nouvelle Revue d'Onomastique, Rivista Italiana di Onomastica, RIEV, Tierra de Deio, Zutabe, Gara, Berria, eta abar.

Hurrengo ohore eta sariak jaso ditu: Olentzero Saria (Tafalla, 1992), Euskal Herriko Unibertsitatearen doktorego saria (1993), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikerketa saria (1994), Udako Euskal Unibertsitatearen eta Eibarko Udalaren Juan San Martin Beka (2001), eta abar.

 

Liburuak

Onomastika

1992-1999 Nafarroako toponimia eta mapagintza : Nafarroako toponimia ofiziala [elkarlanean] (Nafarroako Gobernua)

1994 Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez (Euskaltzaindia) PDF

1994 Toponimia de la cuenca de Pamplona : Pamplona-Iruña [elkarlanean] (Euskaltzaindia) PDF

1998 Artaxoa : euskal toponimia [elkarlanean] (Altaffaylla Kultur Taldea)

2003 Euskal deiturategia : patronimia (Udako Euskal Unibertsitatea)

2004 Nafarroa Behereko herrien izenak : lekukotasunak eta etimologia (Nafarroako Gobernua) PDF

2006- Toponimia navarra / José Mª Jimeno Jurío [arg.] (Udalbide : Euskara, Kultur Elkargoa)

2009 Izen ttipiak euskaraz (Euskaltzaindia) PDF

2009 Etxalarko etxeen izenak [elkarlanean] (Etxalarko Udala)

2013 Gasteizko toponimia IV : Langraiz [zuz.] (Euskaltzaindia) PDF

2015 Gasteizko toponimia V : Arratzua I [zuz.] (Euskaltzaindia)

2015 Araba = Álava : los nombres de nuestros pueblos (Euskaltzaindia)

Biografiak

2004 Jose Mari Satrustegi : Nafarroako euskararen ikurra [elkarlanean] (Euskara Kultur Elkargoa)

2004 José María Satrustegi Zubeldia (1930-2003) (Eusko Jaurlaritza)

Hiztegiak

2007 Luzaideko euskararen hiztegia [elkarlanean] (Nafarroako Gobernua ; Euskaltzaindia) PDF

2007 Biraoak : Nafarroan bilduak [elkarlanean] (Pamiela)

Biltzarrak

2011 Pirinioetako hizkuntzak : lehena eta oraina [arg. elkarlanean] (Euskaltzaindia) PDF

 

 

Artikuluak Euskaltzaindiaren argitalpenetan

Euskera agerkarian

1993 Nafarroako hiriburuaren izenaren gainean PDF

1993 En torno a Urdaitz-Urdániz PDF

1993 Nafarroako zenbait ibar, herri eta auzoren euskarazko izenak PDF

1994 Nafarroako toponimia nagusia : arazoak PDF

1997 Euskaraz femeninoak egiteko izan diren bideez [elkarlanean] PDF

1999 Toponimia nagusia normalizatzeko irizpideak mintzagai PDF

1999 "Santu, San, Done" eta ingurukoak PDF

2000 Iruñerriko eta inguruko ibarretako euskararen gainean PDF

2004 Toponimia, Estellerriko euskararen argigarri PDF

2005 Jose Mari Satrustegi, euskal onomastikaren eragilea PDF

2005 Garaziko herri baten izenaz : "Ainhize vs. Ainhiza" PDF

2005 Ohar batzuk "Deio" izenaren gainean PDF

2005 Unas breves notas acerca del nombre "Deio" PDF

2006 Uxueko izenak mintzagai [sarrera hitzaldia] PDF

2007 "Hondarribia-Fuenterrabía" toponimoaren gainean PDF

2007 En torno a la forma vasca del topónimo mayor "Larraona" (Ameskoa) PDF

2008 Gorritik horira : erantzuna [Sagrario Aleman euskaltzainaren sarrera ekitaldian] PDF

2010 Allin PDF

2010 Aizpurgi PDF

2010 Ziritza PDF

2010 Galipentzu PDF

2010 Nabaskoze PDF

2010 Untzue PDF

2010 Olabe PDF

2010 Lizoainibar-Arriasgoiti PDF

2010 Makirriain (Ezkarbarte) PDF

2010 Aitzoain PDF

2010 Añezkar PDF

2010 Artika PDF

2010 Elkarte PDF

2010 Larrageta PDF

2010 Lotza PDF

2010 Oteitza PDF

2010 Ballariain PDF

2010 Berriobeiti PDF

2010 Elo PDF

2010 Erromantzatua PDF

2010 Abartzuza PDF

2010 Orbaizeta PDF

2010 Iruñerriko euskararen ezaugarriak PDF

2014 Sobre el topónimo Barañáin = Barañain PDF

2014 Sobre los nombres de algunas localidades de la Valdorba = Orbaibar (Navarra) PDF

Iker bilduman

1992 Toponimia, dialektologiaren ikerbide PDF

2008 Altxorraren bila : Lizarraga Elkanokoaren aberastasunak "kaustu" nahiz PDF

2011 Pirinioetako euskal toponimoak : direnak eta diratekeenak PDF

 

Erakunde barruko ardurak gaur egun

Batzordeak eta lantaldeak