• Nafarroako Foru Parlamentuak euskarari buruzko foru lege berri bat egiteko Batzorde Berezi bat sortu zuen bere baitan, eta orain helburu horren harira ari da lanean. Behin betiko testuaren proposamena prestatu aitzinetik, euskararen munduko zenbait erakunde eta aditu deitzen ari da Batzorde Berezi horretara, lege berri bati buruzko ikuspegia eta iritziak aurkez ditzaten.
  • Euskaltzaindia ere deitua izan da, eta bere agerraldia bihar izanen da, goizez. Akademiaren izenean Sagrario Aleman diruzaina eta Andres Iñigo Nafarroako ordezkaria agertuko dira.
    andress
    (Andres Iñigo, Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria)
    sagrario 19352 11
    (Sagrario Aleman, Euskaltzaindiko diruzaina)
  • Agerraldi honetan azalduko dituzte, besteak beste, Euskaltzaindiaren izaera eta zeregina, Nafarroako Foru Komunitatean urteetan zehar izan duen parte-hartzea eta, beti Akademiaren ikuspuntutik, egin nahi den lege berri horrek bete beharko lituzkeen printzipio edota oinarri nagusiak.

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh