• Mariano Mendigatxa hil zeneko mendeurrena dela eta, Bidankozeko (Nafarroa) herriak eta Euskaltzaindiak ospakizun bat antolatu dute irailaren 1erako. 
  • Hau da aurreikusitako egitaraua:
    - 12:00-12:30ak aldera, Mariano Mendigatxari buruzko hitzaldia. Hizlaria: Gotzon Pérez Artutx (Bidankozeko semea, Bidankozeri eta Mendigatxari buruz zenbait lan egin ditu -Bidankozeko webgunean ikusi ahal dira- eta aurtengo Euskera aldizkarian argitaratzeko Mendigatxa hizpide izanen duen artikulu luzexka bat prestatzen ari da).
    - Ondotik, herriaren eta Euskaltzaindiaren izenean, oroigarri bat jarriko da Mendigatxa zenaren sortetxean. Han hitz batzuk eginen dituzte Bidankozeko alkateak eta  Andres Urrutia euskaltzainburuak. Azkenik, herri bazkaria izanen da.
  • Mariano Saturnino Mendigatxa Ornat (Bidankoze, Nafarroa, 1832- 1918) nekazaria zen, euskara aberatsekoa, eta Bonaparte printzearen eta Azkueren berriemaile izan zelako egin zen ezaguna. Idatzi zituen gutunak erronkarieraren lekukotzat gorde dira. 

  • 27050102
    (Mariano Saturnino Mendigatxa Ornat)

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh