• Ostegun honetan izango da, uztailak 12 dituela, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, Bilbon, goizeko 9etatik 13:30era.
  • Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak; Andres Urrutia euskaltzainburuak; eta Juan Mª Atutxa Sabino Arana Fundazioko lehendakariak emango diote hasiera jardunaldiari.
  • Parte hartuko dute Jon Aizpuruak, Garbiñe Beraziartuak, Beñat Muguruzak, Joxerra Gartziak,  Miren Dobaranek, Mikel Arregik eta Joseba Erremundeguy-k.
  • Izen-ematea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  944 158 155

    Euskarak tokia hartu ahal izateko hizkuntza politikaz izeneko mintegiari
    (2017an, “Euskarak tokia hartu ahal izateko hizkuntza politikaz” izeneko mintegia antolatu zen)

Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak euskararen erabilerari eragiten dioten gakoei buruz hausnarketa egiteko mintegia antolatu dute. Gure hizkuntzak, euskarak, aurrerakada handia izan du oso epe laburrean. Hala, hiztunak galtzetik hiztunak irabaztera igaro da, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoan. Nafarroan, atzera egiteko joera eten eta goranzko joera erakusten ari da, eta Ipar Euskal Herrian, aldiz, etengabeko gainbehera apaltzen ari da, berreskurapen joerak antzematen direla. Nolanahi ere den, euskararen jakintzak aurrera egin duen arren, euskararen erabilera ez da neurri berean hazi. Gertaera horren arrazoiak ugariak dira: euskararen dentsitate demolinguistikoa, hiztun berrien hizkuntza-gaitasuna, euskara baliatzeko dituzten egiazko aukerak, ohiturak eta abar.

Auzi horiek guztiak ostegun honetan izango den mintegian eztabaidatuko dira. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak; Andres Urrutia euskaltzainburuak; eta Juan Mª Atutxa Sabino Arana Fundazioko lehendakariak emango diote hasiera jardunaldiari.

Lehen mahai-inguruan, Jon Aizpurua Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Plangintza eta Azterlanetako arduradunak; Euskal Herriko Unibertsitateko Garbiñe Beraziartua eta Beñat Muguruza irakasleek eta Joxerra Gartzia idazle eta kazetariak ondoko gaia jorratuko dute: “Euskaraz jakin arren, erabiltzeko mugak eta oztopoak”. UPV/EHUko irakasle Ibon Manterolak bideratuko du ondoko eztabaida-saioa. 
 
Jarraian, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak; Mikel Arregi Nafarroako Gobernuko Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuaren zuzendari nagusiak; eta Joseba Erremundeguy Euskararen Erakunde Publikoaren Misio Kargudunak, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian garatzen ari diren “Euskararen erabilera sustatzeko politika publikoez” jardungo dute. Erramun Osa Eskaltzaindiko idazkariordeak bideratuko du ondoko eztabaida-saioa.

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh