Plazaberri

Antzerki egunak, Bilbo Zaharra euskaltegiaren eskutik

  • Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasle-irakasleek Klasikoen irakurketa jarraitua antolatzen dute, urtero, udaberriaren hondarretan. Datorren urtean ere hala izango da, baina aurretik eta ohi duten legez, data hura girotzeko hiruhilekoak antolatzen dituzte. Oraingo honetan antzerkiari eman nahi izan diote protagonismoa. Honela, gaur eta bihar, 19:00etan, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan antzeztuko dira bi harribitxi.

    ANTZERKIA3 internet 1
  • Gaur, 'Biba Voi!' antzeztuko da, Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenagaren eskutik. Martinezek eta Agirreazkuenagak Dario Fo eta Franca Rame senar-emazteen testu zati batzuk dramatizatzea erabaki zuten, antzerkigile italiarroi egindako omenaldi gisa, eta hori da aurkeztuko dutena gaur Bilboko Plaza Barrian.
  • Bihar, ostera, 'Putinen Guardasola'-ren txanda izango da. Inazio Tolosaren eta Ramon Agirreren antzerki pieza bitxia: Lehendakariak agindua ematen die ereserki nazionala asmatzeko, munduan zehar ibiliko dira inspiratzen eta azkenean proposamena egingo dute...

 

Pirinioetako Hizkuntzak: hurbil eta bereizirik

  • Katalanaren, okzitanieraren, aragoieraren eta euskararen ezaugarriak eta bilakaera erakusten dituen erakusketa zabala antolatu du Euskaltzaindiak Baionako Euskal Museoan (Kortsarioen kaia, 37).
  • Erakusketa gaurtik eta abenduaren 17a arte izanen da ikusgai, egunero (10:00-18:30). Sarrera urririk izanen da.
  • Egitasmo hau Euskaltzaindiak Baionako Herriko Etxearekin eta Euskal Museoarekin 2017rako adostutako ekimenen barnean kokatzen da.
  • Andres Urrutiak gaskoieraz agurtu zuen Guy Mondorge akademikoa -"adisatz"-, eta esan zuen hizkuntza aberastasun handia dagoela Pirinioetako bi aldeetan, erakusketa berri honek aditzera ematen duen legez.
  • Yves Ugalde, Baionako Kultura axuanta: "Baionako Herriko etxearen eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmena badoa gauzatzen ekintza zehatzetan. Horra, bada, gaurko erakusketaren esanahia".
  • Guy Mondorge (Gaskoiera Akademiaren lehendakaria): "Euskara eta gaskoiera dira lurralde honetan elkarrekin bizi diren hizkuntzak, eta erakusketa honek bidea ematen du bion egoera ezagutarazteko".
     
    PirinioetakoHizkuntzak
    (Euskaltzale ugari hurbildu da, gaur, erakusketaren aurkezpen-ekitaldira)

 

Abian da Idazle gazteentzako Azkue Literatur sarien deialdi berria

  • Euskaltzaindiak antolatzen ditu, urtero, BBKren laguntzarekin.
  • Lanak aurkezteko epea abenduaren 22an amaituko da.

    azkue kKkH U212964469719qj 575x323Diario Vasco

 

"Araban, euskararen aurrerakuntza batez ere haurren eta gazteen eskutik etorri da"

  • Euskaltzaindiak Gasteizen antolatu duen XXII. Jagon jardunaldiaren koordinatzailea izan da Iñaki Martinez de Luna soziologoa eta euskaltzain urgazlea, eta elkarrizketa honetan azaltzen digu zein den gure hizkuntzaren egoera Araban, eta, bide batez, etorkizunak dakartzan erronkak identifikatzen lagundu digu. Kontu horiek guztiak aztertu eta eztabaidatu dira gaur Gasteizko Montehermoso-Euskararen Etxean, goiz osoz.
  • Iñaki Martinez de Luna: "Inkesta Soziolinguistikoaren azken datuen arabera, 2,4 puntu igo da euskaldunen proportzioa Araban, 2011tik 2016ra bitartean (%16,8tik %19,2ra), eta 1,3 puntu igo da euskararen erabilera (alegia, %4,3tik %5,6ra). Aintzat hartu behar da inkesta horrek 16 urte edo gehiago duten herritarrak baino ez dituela kontuan hartzen, eta adin tarte euskaldunenak diren haurrenak eta nerabeenak kanpoan uzten dituela. Beraz, gaitasuna eta erabilera altuagoak izan litezke, oraindik. Adin guztiei erreparatzen dien kaleko erabileraren neurketak ere goranzko ibilbide hori berresten du".

    image12
    (Iñaki Martinez de Luna soziologoa eta XXII: Jagon jardunaldien koordinatzailea, Sagrario Aleman euskaltzainarekin)

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Sierra de Tolono portada

    Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • Piarres Larzabalen antzerkigintza: 1950-1982. Euskarazko antzerki identitarioaren paradigmak

    Egilea: Isabelle Echeverria

  • Amiküze eskualdeko eskuara

    Egilea: Iñaki Camino

  • Euskararen Herri Hizkeren Atlasa, VIII

    Egilea: Euskaltzaindia. Dialektologia batzordea. Atlasgintza lantaldea

  • Argitalpen guztiak ikusi