Plazaberri

Jose Ramon Etxebarria irakasle eta euskaltzain urgazlea omenduko dute, bihar, 46. Udako Ikastaroetan

  • Egitasmo honen bitartez, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) bere 46. Udako Ikastaroen hasiera ekitaldia egingo du Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxean.
  • Andres Urrutia euskaltzainburuak parte hartuko du jardunaldian, eta 'Euskararen estandarizazioa: oraina eta geroa' hitzaldia eskainiko du, 09:30etik aurrera.
  • Jardunaldi berean, Jose Ramon Etxebarriaren omenezko liburu bat aurkeztuko dute. Halaber, irakasle eta euskaltzain urgazleak 'Euskarazko testugintza. Amaitu gabeko historiaren atal baten bertsio pertsonala' hitzaldia emango du (13:30).

    DJgpKroXgAAmZu4
    (Jose Ramon Etxebarria irakasle eta euskaltzain urgazlea)

  • Jakina denez, aurten Euskara Batua abiatu zeneko 50. urteurrena da, eta data esanguratsu horren karira, Euskaltzaindiak nazioarteko biltzarra antolatu du urrirako, hiru egunez luzatuko dena, Arantzazun.
  • 1968tik euskara batuak egin duen bidea azaldu, egungoaz gogoeta egin eta eginkizun dagoena zehaztu nahi dira biltzar honen bidez.
  • Komunikazioen laburpena aurkezteko epea zabalik dago: ekainaren 1etik 30era. Helbide honetara bidali behar dira: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Munduko zenbait izaki mitologikoren euskarazko izenak arautu ditu Euskaltzaindiak

 

Euskaltzaindia omenduko dute aurtengo Gau Zurian

  • Bilbao 700 Fundazioak kontutan izan du Akademiaren ehun urteko jardun oparoa, eta gorazarre berezi bat egin nahi izan dio, zortzi eguzkilore 'landatuz' Euskaltzaindiaren egoitza nagusian (Plaza Barria, 15). Euskaltzaindiarekin batera, Indautxuko Eskola ere omenduko dute, bere mendeurrenean.
  • 1.300eko ekainaren 15ean Bilboko hiribildua sortzeko hiri-gutuna sinatu zen, eta urtero-urtero gogoratzen da hori aire zabalean edozenbat ospakizun antolatuz. Gau Zuria deitzen diote ospakizun horri.
  • Bi egunez (bihar eta etzi) egongo dira eguzkiloreak Akademiaren egoitza nagusiko aurrealdean.

    35302366 1316393471828361 2794647262871945216 n
    (Gaur bertan egin dute muntaia)

 

Euskaltzaindiak erakusketa birtual bat estreinatu du Azkue Bibliotekako ondarea agerian jartzeko eta ezagutarazteko

  • Oraingoz, sei libururen ezaugarri eta bitxikeriak izango dira lehen eskaintza.
  • https://azkuebiblioteka.euskaltzaindia.eus helbidean dago ikusgai erakusketa birtuala, berariaz diseinatu den banner batean.
  • Azkue Bibliotekaren funtsak Euskal Herriari buruzkoak dira, zentzu zabalean, haren bihotza beti euskara dela. Bilboko egoitza nagusian dago Azkue Biblioteka, eta astelehenetik ostiralera egoten da zabalik, 09:00etatik 14:00ak arte.

    testamentu berria kgOF U40252193119z5F 575x323El Correo
    (Azkue Bibliotekako altxorretako bat: Joanes Leizarragaren 'Iesus Christ gure Iaunaren Testamentu Berria')

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4

    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa - IX. liburukia'

    Arduradunak: Adolfo Arejita/ Xarles Videgain

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

    Argitalpen guztiak ikusi