Plazaberri

Letra larrien erabilerari buruzko ohar osagarri bat erantsi da 178. arauan

  • Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak, Exonomastika batzordeak proposatuta, hau erabaki zuen irailaren 30ean, Iruñean egindako bileran: 178. arauan (Kanpoko leku-izenei dagozkien herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko irizpideak. Euskaltzaindiaren gomendioa) letra larrien erabilerari buruzko ohar osagarri bat sartzea.

    Hona hemen letra larrien erabilerari buruzko oharra:

    Herritar-izenak izen arruntak dira, eta jatorri-adjektiboak adjektibo arruntak dira. Beraz, batzuk zein besteak letra xehez hasita idaztekoak dira. Adibidez: Etorri dira mauletarrak. Non daude belgikarrak? Zoragarria da italiar arkitektura. Jatexe txinatarrean afaldu zuten.

    Dena dela, baldin eta jatorri-adjektiboa pertsona baten izengoitia bada, letra larriz hasita idazten da, gainerako izengoitiak bezala (Erik Gorria). Adibidez: Eszipion Afrikarra, Joan Damaskoarra, Basilio Mazedoniarra, Judas Galilearra.

    Era berean, jatorri-adjektiboa leku-izen baten parte bada, letra larriz hasita idazten da, gainerako adjektiboetan gertatzen den bezala (Ibai Horia). Adibidez; Kongo Belgikarra, Ekialdeko Afrika Britainiarra, Sudan Anglo-egiptoarra, Anglo-normandiar uharteak.


    Exonomastika batzordea

 

Manuel Lekuona saria eman diote Jean-Louis Davant euskaltzainari, euskal kulturaren alde egin duen ahaleginagatik

  • Belaunaldi oso batentzat "erreferente" bilakatu dela azpimarratu du epaimahaiak
  • Sari-emate ekitaldia 2017ko lehenengo hiruhilekoan ospatuko da

saria lekuona 2016 davant

 

Mayi Pelot idazlea hil da eta bihar ehortziko dute, Baionan

  • Gure literaturan zientzia fikzioa lantzen aitzindarietako bat izan da Mayi
  • Biharko oroitzapenak (1958) eta Teleamarauna (1987) dira bere lanik ezagunenak, biak ala biak Maiatz-ekin argitaratuak

    00118

 

Euskaltzaindiaren Hiztegia, bikoitza eta digitala

  • Berritua dator bi tomo dituen II. argitaraldia, gaurtik aurrera Akademiaren webgunean kontsulta eta eros daitekeena
  • Internet bidez (www.euskaltzaindia.eus) kontsultak egiteko bi modu izango ditu aplikazioak: arrunta eta aurreratua
  • BBKren laguntzaz argitaratu den bigarren edizio honek 37.884 sarrera eta 6.944 azpisarrera dauzka, hau da, 44.828 forma eta 61.398 adiera (lehena izanda, 2012ko argitaraldiak 20.000 sarrera zituen)
  • Euskaltzaindiaren bestelako lanak ere eskura daitezke hiztegitik irten gabe, hain zuzen, 'Hiztegi Batu Oinarriduna'; 'Orotariko Euskal Hiztegia' eta 'XX. mendeko corpusa'; eta 'Lexikoaren Behatokia'

    14610970 910871409047238 8663558176803303618 n

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4

    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa - IX. liburukia'

    Arduradunak: Adolfo Arejita/ Xarles Videgain

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

    Argitalpen guztiak ikusi