Plazaberri

Luis Mari Mujika idazle, filologo eta euskaltzain urgazlea hil da

  • 77 urte zituen Lizartzako euskaltzaleak, eta literaturaz gain, hiztegigintza eta toponimia landu zituen.
  • Bihar izango da enterrua, 19:00etan, Gros auzoko San Ignazio elizan (Donostian).

    mujikaluismaria

 

Charritton, gizon jakintsua

  • "Oker ez banago, 60ko hamarkadan ezagutu nuen lehen aldiz Charritton, Xabier Ugalde elorriarrarekin batera –Gurpidek bota zuen seminaristetariko bat izan zen–. Lapurdira joan nintzenekoa izan zen. Oroitzen naiz, nola hartu gintuen, zer abegiz tratatu gintuen Koldo Altzibar nire auzotar eta adiskide minak. Hegoaldeko batentzat, diktadurapean geundenentzat, beste mundu bat zen.

    Xarriton

 

"Hiztegi juridiko-parlamentarioak hizkuntza batasuna ekarri behar du"

  • Oinarrizko hiztegi juridiko-parlamentarioa aurkeztu da, gaur, Nafarroako Parlamentuan.
  • Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak 2011n sinatutako lankidetza- hitzarmenaren emaitza da, eta proiektuan parte hartu dute Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Parlamentuak berak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako batzar nagusiek, IVAPek, UZEIk eta Euskaltzaindiak.
  • 1.754 hitz eta esamolderen lan-corpusa landu du lantaldeak, eta hortik Hiztegiak 1.438 sarrera jaso ditu euskaratik gaztelaniara, eta 1.409 gaztelaniatik euskarara.
  • Ainhoa Aznárez Igarza Nafarroako Parlamentuko lehendakariak esan du Parlamentua prest dagoela “behar adina lege-egokitzapen bultzatzeko, horrela, hizkuntza politika eraginkorraren eskutik, euskara sustatu eta normalizatzeko eta haren diskriminazioari buelta emateko”.
  • Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak adierazi du hiztegia egitean ireki den bideak fruitu berriak ekarri behar dituela: “hizkuntza batasuna ekarri behar du, doinu eta kolore desberdinekin eta errealitate sozial eta geografiko desberdinetan murgilduta”.

    6 29 3 17
    (Gotzon Lobera, azalpenak ematen, Nafarroako Parlamentuan)

 

Davant, euskaltzain ernea

  • Larunbatean, Jean-Louis Davantek Eusko Ikaskuntzaren 2016ko Manuel Lekuona Saria jaso zuen, Ürrüstoi-Larrabilen. Momentuz, Ipar Euskal Herriko sei lagunek jaso dute sari hau.
  • Ekitaldian, mahaiburu izan ziren Eusko Ikaskuntzako lehendakari Iñaki Dorronsoro; EIren Ipar Euskal Herriko lehendakariordea, Jean-Michel Larrasquet; Ürrüstoi-Larrabileko alkate Allande Davant; eta Battitu Coyos euskaltzaina, kaleratu berri den Davanten bio-bibliografiaren egilea.
  • Coyosek bertan irakurri zuen gorazarre testua osorik transkribatzen dugu, ondoren.

    IMG 3081

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4

    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa - IX. liburukia'

    Arduradunak: Adolfo Arejita/ Xarles Videgain

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

    Argitalpen guztiak ikusi