Plazaberri

Euskaltzaindiak Iruñeko kaleen izendegiaren euskarazko bertsioa aztertuko du

  • Lehendabiziz egiten da, hiriko kale guztiak hartuko ditu eta 12.000 euroko aurrekontua baliatu du Udalak zeregin horretarako. Datorren urteko ekainerako amaitzea aurreikusten da
  • Iruñeko Udalak Euskaltzaindiari emango dio enkargua kontuan hartuz 1986ko abenduaren 15eko Euskararen Foru Legeak dioena: Foru Erkidegoan aplikatzekoak diren "hizkuntza arauak ezartzeko, Euskaltzaindia izanen da erakunde aholku-emaile ofiziala"

Plaza-del-castillo

 

Gidor Bilbaok euskarak Islandian utzitako aztarnei buruz hitz egingo du, bihar, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan

  • Honela, Plaza Barriko egoitzak bost hitzaldi hartuko ditu ondorengo egunetan: bihar, ostegunean, ostiralean, 25ean eta 27an
  • Ostegun honetan, Felix Muguruzaren txanda izango da, 'Etxetik kanpokoek leku-izenetan ezkutatu zizkiguten altxorrak' berbaldiarekin; ostiralean, berriz, Mikel Gorrotxategik bestelako kontu bat aztertuko du jendaurrean: 'Barne emigrazioa mendebaldera, deituretan'
  • Printzipioz, Bizkaiko kultur ondarea zabaltzeko asmoz antolatzen dira Ondarearen Europako Jardunaldiak


    19260161245 bd16ef1eed

    (Gidor Bilbao, euskaltzain urgazlea)

 

Letra larrien erabilerari buruzko ohar osagarri bat erantsi da 178. arauan

  • Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak, Exonomastika batzordeak proposatuta, hau erabaki zuen irailaren 30ean, Iruñean egindako bileran: 178. arauan (Kanpoko leku-izenei dagozkien herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko irizpideak. Euskaltzaindiaren gomendioa) letra larrien erabilerari buruzko ohar osagarri bat sartzea.

    Hona hemen letra larrien erabilerari buruzko oharra:

    Herritar-izenak izen arruntak dira, eta jatorri-adjektiboak adjektibo arruntak dira. Beraz, batzuk zein besteak letra xehez hasita idaztekoak dira. Adibidez: Etorri dira mauletarrak. Non daude belgikarrak? Zoragarria da italiar arkitektura. Jatexe txinatarrean afaldu zuten.

    Dena dela, baldin eta jatorri-adjektiboa pertsona baten izengoitia bada, letra larriz hasita idazten da, gainerako izengoitiak bezala (Erik Gorria). Adibidez: Eszipion Afrikarra, Joan Damaskoarra, Basilio Mazedoniarra, Judas Galilearra.

    Era berean, jatorri-adjektiboa leku-izen baten parte bada, letra larriz hasita idazten da, gainerako adjektiboetan gertatzen den bezala (Ibai Horia). Adibidez; Kongo Belgikarra, Ekialdeko Afrika Britainiarra, Sudan Anglo-egiptoarra, Anglo-normandiar uharteak.


    Exonomastika batzordea

 

Manuel Lekuona saria eman diote Jean-Louis Davant euskaltzainari, euskal kulturaren alde egin duen ahaleginagatik

  • Belaunaldi oso batentzat "erreferente" bilakatu dela azpimarratu du epaimahaiak
  • Sari-emate ekitaldia 2017ko lehenengo hiruhilekoan ospatuko da

saria lekuona 2016 davant

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Sierra de Tolono portada

    Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • Piarres Larzabalen antzerkigintza: 1950-1982. Euskarazko antzerki identitarioaren paradigmak

    Egilea: Isabelle Echeverria

  • Amiküze eskualdeko eskuara

    Egilea: Iñaki Camino

  • Euskararen Herri Hizkeren Atlasa, VIII

    Egilea: Euskaltzaindia. Dialektologia batzordea. Atlasgintza lantaldea

  • Argitalpen guztiak ikusi