Plazaberri

Euskararen lurralde osoan izango da Bertsolari Txapelketa Nagusia, lehen aldiz

  • Baigorri, Segura, Leitza, Zalla, Zumaia, Tolosa, Bastida, Irun, Maule-Lextarre, Durango, Amurrio, Donibane Lohizune, Iruñea eta Barakaldo izango ditu helmuga Euskaltzaindiak babesten duen Bertsolari Txapelketa Nagusiak.
  • “Ez da kontu sinbolikoa, ezta indar erakustaldi bat. Errealitate baten isla da, bertsolaritza bizirik baitago eremu horietan”, azaldu du Iñaki Muruak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakariak.

    XDZ 2829 edit
    (Bertsozale Elkarteko arduradunak, gaur, Bilboko gure egoitzan)

  • Irailaren 23an abiatuko da Txapelketa, eta abenduaren 17an amaitu, Barakaldoko BECen.

 

Euskararen koloreak, ‘Euskara ibiltaria’ erakusketan

  • Euskaltzaindiak 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA)' egitasmoa oinarritzat duen erakusketa inauguratu du, gaur, Baionako Euskal Museoan.
  • Irailaren 11tik urriaren 1a arte egonen da zabalik (10:00-18:30), egunero. Sarrera urririk izanen da.
  • Erakusketa berri honetan arreta berezia jarri da Ipar Euskal Herriko grabazioetan emandako informazioan (formak, berezitasunak, berri-emaileak, audioak…).
  • Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Euskara oro dira elkarren aberasgarri, euskara batua, berriz, guztien pizgarri”.
  • Ander Toña (Laboral Kutxako ordezkaria): “Erakusketa honek duen izaera etnografikoari esker, gaur egungo eta antzinako bizitzaren, ezagutzaren, usadioen, lanbideen, jardueren eta abarren xehetasunak ezagutuko ditugu”.
    DSC00073
    (Euskal Museoko arduradunek harrera beroa egin diote erakusketari)

 

Gaur, Baionara helduko da ‘Euskara ibiltaria’ erakusketa

  • Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egitasmoa oinarritzat duen erakusketa inauguratuko du Euskaltzaindiak, gaur, Baionako Euskal Museoan (Kortsarioen kaia - 37).
  • Arratsaldeko 18:30ean izango da jendaurreko ekitaldia, eta bertan izanen dira, besteak beste, Rafael Zulaika Baionako Euskal Museoko zuzendaria; Jean-Claude Larronde Euskal Museoko lehendakaria; Yves Ugalde Baionako auzapez-ordea; Ander Toña (Laboral Kutxako ordezkaria): Xarles Videgain euskaltzainburuordea; eta Andres Urrutia euskaltzainburua.
  • Erakusketaren helburu nagusia da erakustea gure hizkuntzak tradizioz bizi izan den lurralde osoan nolako formak hartzen dituen, mapen eta irudien bidez. Horrezaz gain, bestelako helburuak ditu egitasmoak: Atlas linguistiko bat zer den azaldu; 80ko hamarkadan abian jarri zen Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren historia aipatu; Atlasa lantzeko erabilitako metodologia eta materiala ezagutarazi; euskalki eta hizkeren alorrean euskarak duen aberastasuna ikastetxe, euskaltegi eta bestelakoetan ezagutzera eman; eta, bide batez, Euskaltzaindiak gaur egun eskaintzen dituen baliabideak eta materialak agertu, EHHA bera oinarritzat hartuta.
  • Erakusketa honetan Iparraldean agertzen diren fenomeno linguistikoak lehenetsi dira.

    murcielago
  • Orain arte ‘Euskara Ibiltaria’ren hiru edizio egin ditu Euskaltzaindiak: Beasainen, Portugaleten eta Bilbon. Beraz, Baionako hau laugarrena izango da

 

84.014 bisita izan ditu Akademiaren webguneak udaldian

  • Jakina denez, uda atseden hartzeko sasoia da, eta gizarteko alor guztietan nabaritzen da hori. Dena den, Akademiaren webguneak nahikoa bisitari izan ditu tarte honetan, eta horrek erakusten du uztailean eta abuztuan ez dela erabat eteten jende askoren jarduna, are gutxiago euskaltzaleen jakinmina. Honela, 84.014 bisita izan ditu gure atari digitalak bi hilabeteko tartean. Bistaratzeak, guztira, 436.065 izan dira.
  • Azken hilabeteetako joerari jarraituz, udaldian ere Euskaltzaindiaren Hiztegia izan da gehien kontsultatu den edukia: 149.691 bistaratze izan ditu. Atzetik, Euskal Onomastikaren Datutegia: 137.800 bistaratze.

    Pantaila argazkia

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

Argitalpen guztiak ikusi