Plazaberri

Besteak beste, 2017ko hilberri-txostenak jasotzen ditu Euskera agerkariaren 2017,1 zenbakiak

  • Gogoratu behar da lehenengo zenbaki honek erakundearen bizitza akademikoa jasotzen duela eta soilik modu digitalean argitaratzen dela (irakurri nahi izanez gero, klikatu hemen).
  • Hurrengo hilabeteetan agerkariaren bigarren zenbakia Euskera 2017,2 argitaratuko da, ikerketaren alorra lantzen duena. Kasu honetan on-line eta paperean kaleratuko da.

    20170224132704 marijane minaberri foto610x342
    (Xipri Arbelbidek Marijane Minaberri ohorezko euskaltzain zenaren bizitza eta lanak ekarri ditu gogora Euskera 2017,1 zenbakian)

 

'Piarres Larzabalen antzerkigintza: 1950-1982', euskarri digitalean

  • Euskaltzaindiak iaz argitaratu zuen Iker bildumako 33. zenbakia ('Piarres Larzabalen antzerkigintza: 1950-1982. Euskarazko antzerki identitatioaren paradigmak'), eta jada gure webgunean irakur daiteke, osorik.
  • Piarres Larzabal euskaltzain oso izan zenaren antzerki-lana aztertzen du liburu honetan Isabelle Echeverriak. Azkaindarraren antzerkigintza sakonetik aztertzeaz gain, argitaratu gabeko bi antzerki lan eskaintzen ditu liburuak. Jakina denez, Larzabalena antzerki identitarioa izan zen: herritik sortua, herritarrek egina, herritarren gozamenerako.
  • 2016an zendu zen Piarres Charritton euskaltzain emerituak aspaldi eginiko bilketa lana osatzen du ikerlan honek.
  • Isabelle Echeverriaren 'Piarres Larzabalen antzerkigintza' irakurri edo osorik jaisteko, klikatu hemen.
  • Isabel Echeverriari 2017an Plazaberrin egin zitzaion elkarrizketa irakurri nahi izanez gero, klikatu hemen: "Beste edozein herritako antzerkiaren pare jarri da euskal antzerkia".
  • Liburua erosteko, klikatu hemen.

    larzabal liburua kxjD U213544493102P5 490x578El Correo

 

Euskaltzaindiak Mendeurreneko Ohorezko Patronatura gonbidatu du RAE

  • Darío Villanueva Espainiako Errege Akademiako zuzendariarekin, eta Aurora Egido, Inés Fernández-Ordóñez, Pedro Álvarez de Miranda eta José Antonio Pascual akademikoekin bildu dira gaur, Madrilen, Andres Urrutia, Adolfo Arejita eta Erramun Osa Euskaltzaindiko ordezkariak.
  • Bileran, Euskaltzaindiak Mendeurreneko helburuak eta 2018-2019 epealdirako abian jarritako egitasmoak azalduko dizkio RAEri, eta etorkizunean erakunde bien arteko lankidetza bultzatzeko bideak aztertu dira.
  • Halaber, Euskaltzaindiak uztailean Bilbon eratuko duen Ohorezko Patronatura gonbidatuko du RAE.

     Real Academia Española DSC2143
    (Espainiako Errege Akademiaren biblioteka bisitatu dute Euskaltzaindiko ordezkariek. Tartean, Manuel Larramendiren 'El impossible vencido: arte de la lengua bascongada'-ren ale bat ikusi ahal izan dute -Euskaltzaindiak badu beste bat bere Artxiboan-, edo Pio Barojaren 'El laberinto de las sirenas' nobelaren originala, idazmakinaz idatzia. Argazkia: Marta Jara)

 

Espainiako Errege Akademiako (RAE) ordezkariekin bilduko da Euskaltzaindia bihar

  • Darío Villanueva RAEko zuzendariarekin, eta Aurora Egido, Inés Fernández-Ordóñez, Pedro Álvarez de Miranda, eta José Antonio Pascual akademikoekin bilduko dira Euskaltzaindiko Andres Urrutia, Adolfo Arejita eta Erramun Osa.
  • Madrilgo bileran, Euskaltzaindiak Mendeurreneko helburuak eta 2018-2019 epealdirako abian jarritako egitasmoak azalduko dizkio RAEri. Halaber, Euskaltzaindiak uztailean Bilbon eratuko duen Ohorezko Patronatura gonbidatuko du RAE.

    Dario Villanueva 1 0
    (Darío Villanueva RAEko zuzendaria. Argazkia: RAE)

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Agenda

Ez dago gertakaririk egun honetan

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4

    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa - IX. liburukia'

    Arduradunak: Adolfo Arejita/ Xarles Videgain

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

    Argitalpen guztiak ikusi