Plazaberri

Fèlix Sardà i Salvany apaizaren 'El liberalismo es pecado' liburua oparitu dio Natxo de Felipek Euskaltzaindiari

  • Musikariak eskuzabalki Euskaltzaindiari oparitu dion alea (hain zuzen, 1891ekoa) Bermeoko frantziskotarren komentuan egondakoa da.
  • Euskal Herrian dozena erditik gora ale daude gaur egun: Arantzazuko santutegian, Lazkaoko monasterioan, Loiolako santutegian, Gasteizko seminarioan, Nafarroako Liburutegian, Nafarroako Unibertsitatean edo Antso Jakituna Fundazioan.
  • Aurrerantzean, Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka eta Artxiboan ere egongo da, ikertzaile guztien eskura.

    3
    (Natxo de Felipe, Fèlix Sardà i Salvany-ren liburuari buruzko argibideak ematen, gaur, Euskaltzaindian)

 

Azpillaga omenduko dute Xalbadorren Egunean

  • Urtero legez eta 2004tik, Xalbadorren Eguna ospatzen da Urepelen (Nafarroa Beherea). Bertsolari, ohorezko euskaltzain eta artzainaren jarduna eta bizitza gogoratzeko antolatzen du Deiadarra taldeak egitasmoa. Honela azaltzen dute beraiek: "Gure nortasuna eta Xalbadorrek utzi zaukun mezua bizirik atxikitzea nahi dugu Euskal Herri osoan". Izan ere, elkartea bera Xalbadorren 'Ama Euskal Herria' bertsoen eraginez sortu zen.
  • Xalbador gogoratzean gain, berarekin harremana edo zerikusia izan zuten bertsolariak ere omentzen dituzte Urepeleko jaialdi ederrean. Aurtengo aldian, Jon Azpillaga aukeratu dute, "bertsolaritzaren eta euskal kulturaren alde" eginiko lanagatik.

    3 Azpillaga. Mutriku 2012ko maiatza Arg. JMIriondo
    (Jon Azpillaga bertsolaria otsailean zendu zen)

 

2017ko Liber Press Literatura saria jaso du Bernardo Atxagak

  • Katalunian ematen diren sari garrantzitsuenetakoak dira, eta kazetari, artista eta idazleen artean banatzen dira, urtero.
  • Zorioneko da euskaltzaina, 'Obabakoak' lanean oinarrituta dagoen antzezlana ere estreinatuko baita, bihar, Bilboko Arriagan.

    atxaga premi liberpress de literatura
    (Pasa den astean jaso zuen asteasuarrak Liber Press saria, Gironan)

 

Bihar eta 24an, Herri Hizkeren Atlasari buruzko mintegia egingo da Euskaltzaindian

  • Bi egunez izanen da: bihar (10:00etatik eta 12:30era), eta 24an (18:00etatik eta 20:30era), bigarren egunean biharko formatua errepikatuko dela.
  • Ondareari buruzko Europako Jardunaldien barruan antolatu dira ekitaldi biak, euskaraz eta Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15) egingo direnak.
  • Informazioa eta erreserbak: 944 158 155 - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Mintegi honek bi helburu bete nahi ditu: batetik, Euskararen Herri Hiz­keren Atlasa (EHHA) azaldu, eta, bestetik, Bizkaiko kasurako lehen hurbilketa egin.

    murcielago
  • EHHA Euskaltzaindiaren proiektu enblematikoenetako bat da. Euskal Herriko 145 lekutan egindako 2.857 galderako inkesta bati esker, informazio-kantitate handia lortu da bai euskararen ezaugarriei buruz bai XIX. eta XX. mendeetako euskal gizartearen bizimoduei buruz. Informazio horretan oinarrituta, euskal herrietako hizkuntza-paisaiaren irudi aberatsa sortu du EHHA-ren lantaldeak.

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

Argitalpen guztiak ikusi